lunes, 20 de diciembre de 2010

Albertia eta Orixol . Legutiotik ibiltzen

Lagunak joan dira Hourquette mendia egitera. Ni ezin izan naiz joan betekizun familiarrak direla medio eta Legution geratu naiz.Asteburuan hotza egin du baina hala ere, bi paseo eman ditugu; laurunbatean Albertia eta igandean Santikurutz,Orixol ondoan dagoen mendi izugarri bat. Kotxea utzi eta elurra zapaltzen hasi gara. Elur asko ez badago ere, gailurreko hainbat tokitan hogei edota hogeitamar zentimetrora ailegatzen da. Mendia ikusten duzuenez zoragarri dago eta egunak ezin hobeak argazkiak ateratzeko. Larunbatean Ur txakurrarekin bakarrik joan naiz, eta igandean Beatriz gehitu da gurekin disfrutatzera. Hona hemen argazki batzuk:








Ur usaintzen, beti bezala.






Albertia mendia; hasieran aritzak gero pagoak:







Beatriz Santikurutz baselizara ailegatzen.





Aurrera jarraitzen dugu:





Gailurrean:









ARGAZKI GEHIAGO IKUSI AHAL IZATEKO

ALBERTIA
SANTIKURUTZ

1 comentario:

  1. Argazki politak, Txusmi. Ni izan nintzan nire alabarekin, Inge, eta Berretin zein Arrieta oso argazki liluragarria zuten. Argazki batzuk atera eta batzuk alaba zintzilikatu ditu facebooken. Ezkarain ikusiko gara. Ondo segi.

    ResponderEliminar